XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.3.2. Sintoma histerikoaren eredua.

Oso ezaguna egiten zaigu kuadro histeriko baten barnean anorexia ikustea.

Histerikoak bezala anorexikoak ere gorputza erabiltzen du besteen gain eragiteko.

Konbertsio histerikoaren ereduak apetituaren errefulamenduaz definitzen du anorexia: xurgapenetik irenstera doan elikadura ekintzaren erotizaketa intentsoari loturik doan apetituaren errefulamenduaz definitzen da anorexia.

Interpretabide honek gatazkaren elaborazio neurotikoa suposatzen du.

Horrela gertatzen da desplazamendu eta kondentsazio mekanismoz baliokidetasun sinbolikoen ezartzea; prozeso primarioen jokoak korrespondentziak sorterazten ditu eskualde oral, anal eta genitalen artean, pultsio partzial ezberdinen eta haiei dagozkien objektu partzialen artean.

Bide honetatik, anorexia mentalaren sindromea ahotiko fekundazioaren fantasmaren eta haurraldi fantasmaren efektu bezala interpretatzen da.

Anorexiaren azpian aho bidetiko fekundazioaren fantasma egonen litzateke eta horri loturik agertzen da haurdunaldi fantasma; amenorrea, berriz, interpreta daiteke haurdun egoteko desira inkonzientearen betetze bezala.

Elikadura funtzioaren erotizatze bat dago anorexia histerikoan.